Bizkaia maitea

27 Mayo 2007

“Inortxok ezer baleki…”
Edurne Urkiola
Labayru, Bilbao 1992
ISBN :84-86833-55-8

Herots handirik gabe, “Labayru Ikastegiak” lan arras garrantzitsua eroaiten dü, bizkaitarrez izkribatü libürü zonbaiten argitaratzeko. Galburua saileko bi ondar obrak ez dira, bizkaitar xoilez idatziak, euskara batüalat tiratzen düan bizkaitarrez baizik. Hortakoz, aldi berean, euskalki aberats baten txestatzeaz gain, eüskararen eremüetan bizi diren güziek irakurten ahal dütüe.

cayetanolupennainortxok_00_web.jpg

“Inortxok ezer baleki…” titülüpean agertzen zaigün Edurne Urkiolaren ipuin bildüma aipa dezagün lehentze. Mito zaharretan bezala, zazpi ixtorio lüzatzen dira molderik xügünenean. Edurne Urkiolak badaki, erotarzün / keriaren mügetan aideratzen diren hitzen papereratzen. Izena galtzen delarik, errealitatearen azken zedarriak hüilan direla beti, erakusten deigü izkribazaleak, eta haboroxienetan, ez da galtze horren kontreko erremediorik. Ertzo-etxetako edo hiri erraldoietako bakartarzün üne latzetako nortarzün ezabatzeaz oso hunkigarriki ari zaigü Edurne Urkiola. Ixtorioetako pertsonaier “bortxa” kanpotik horra zaie, eta idazleak ez dütü pertsonaiak jüjatzen, bena gertakizünak beilatarzün hanitxeki kondatzen.

Ipuinen geiak gaurkoak dira —heltübada biharkoak?—, eta “Peru Abarka”ren leitzeak, düala aspaldi, Bizkaiko nekazari mündüan sartü güntüala honartzez, kontü errendatzen gira, “Inortxok ezer baleki…” honeki, Gorbea eskualteko eüskalki zaharrak ere balio düala egüngo desjendetze ildo hits honen erraiteko. Orozbat, errotaren üngürarazteko ordüan, aisa kokatüko günüke Peru Abarka gaxoa, hare krishna oihüstatzen. Edurne Urkiolaren ipuin batetan.

Itxaro Borda. Argia, 1993-05-30

Boj - Edición de grabado

Comentarios



Los comentarios están moderados. Puedes emplear las etiquetas básicas HTML para formatear e incluir enlaces. Los datos que recoge este formulario son: nombre, e-mail, hora y dirección IP origen: Son confidenciales y no se almacenan, venden ni distribuyen a terceros. Aviso legal.